2013/05/06

Realak 117 egun eta gero berriro galdu du (2-1)

Txuri-urdinek, Getaferen aurka galdu ondoren, amaiera eman diote bolada onari 


Realak 2-1 galdu du Getaren aurka Alfonso Perez Coliseum zelaian. Honenbestez, Montanierren gizonek amaiera eman diote bolada onari 117 partida galdu gabe igaro ondoren. Txuri-urdinek laugarren postuan jarraitzen dute, baina Valentziarekiko zuten bost puntuko aldea bira murriztu da. 
Partida oso erritmo biziarearekin hasi da, bi taldeak golan bila irten dira lehen minututik. Lehengo aukerarekin batera, lehengo gola iritsi da. Izan ere, laugarren minutuan, Carlos Velak ongi errematatu du Zurutuzak hegaletik egindako erdiraketa bikaina, horrela 0-1ekoa eginez. 

Gola sartu eta ondorengo minutuetan Reala izan da nagusi, donostiarrek izan dute baloia. Baina Moyaren atera ez zirela apenas iristen ikusita, Madrilgo taldea zelaian gero eta erosoago sentitzen hasi da. Horrela, neurketako 18. minutuan Markel Bergarak huts egin du area ertzean pase bat ematerakoan eta Pedro Leonek ederki aprobetxatu eta ez du Claudio Bravoren aurrean hutsik egin (1-1). 

Golak guztiz irekita utzi du partida eta bi taldeak joan dira bigarrena egiteko abaguneen bila. 30. minutuan Lafitak aukera argia izan du, baina baloia kanpora joan da. Hiru minutu geroago, Moyak ederki erantzun du Carlos Velaren errematearen aurrean. Atsedenaldia iristear zela, 38. minuruan, Barradak Bravoren desbideraketa oker bat baliatu du Getafe markagailuan aurretik jartzeko (2-1). Atsedenaldia 1-2ko markagailuarekin iritsi da. 

Bigarren zatiaren hasieran, donostiarrak berdinketaren golaren bila irten dira, baina Getafek ederki eutsi dio. Partidaren azken ordu laurdenera arte ez da ia abagunerik egon. 77. minutuan 'Chory' Castrok erdiraketa bikaina egin du, baina Agirretxe eta Vela ez dira iritsi. Hortik sei minutuara, Carlos Martinezek aukera bikaina izan du, baina errematea kanpora joan zaio. Realaren azken aukera Griezmannek izan du 84. minutuan, baina baloia langa gainetik kanpora bidali du. Azken minutuetan Getafek hirugarrena egiteko aukerak izan ditu, baina partida 1-2ko emaitzarekin amaitu da. 

Fitxa teknikoa:
Getafe: Moya; Valera, Rafa (Lopo, 82. min), Fede, Mane; Lacen, Borja (Xavi Torres, 76. min); Pedro Leon, Barrada (Sarabia, 71. min) Diego Castro eta Lafita.

Reala: Bravo; Carlos Martinez (Estrada, 82. min), Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Ruben Pardo (Chory Castro, 67. min); Vela, Zurutuza (Ifran, 76. min) Griezmann; eta Agirretxe.

Golak: 0-1, 4. min: Vela; 1-1, 18. min: Pedro Leon; 2-1, 39. min: Barrada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario