2013/05/26
Realak laugarren postua jokatuko du Real Madrilen aurka
Txuri-urdinek ezinbesteko dute merengeen aurka irabaztea
Gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera jokatuko dute Realak eta Real Madrilek elkarren aurkako neurketa Anoetan. Txuri-urdinek laugarren postuan jarraitu nahi badute, ezinbestekoa dute andaluziako taldearen aurka irabaztea. Valentziak ere 20:00etan jokatuko du Granadaren aurka.
Philippe Montanierrek eman duen zerrendan, Sevillako deialdiarekin alderatuta, Zurutuza eta Jose Angel itzuli dira. Azkenean, astean zehar min hartuta egon ondoren, 'Chory' Castro ere deialdian sartu da. Dani Estrada, berriz, kanpoan geratu da min hartuta dagoelako. Carlos Vela zigortuta dago.
Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Mikel, Iñigo, Ansotegi, Cadamuro, De la Bella, José Ángel, Rubén Pardo, Markel, Illarra, Zurutuza, Javi Ros, X. Prieto, Agirretxe, 'Chory' Castro, Griezmann eta Ifrán
Real Madrid: Adán, Diego López, Jesús,Pepe, Carvalho, Marcelo, Arbeloa, Albiol, Nacho, Khedira, Kaká, Ízil, Essien, Modric, Callejón, Di María, Cristiano Ronaldo, Benzema, Higuaín eta Morata
Epailea: González González
2013/05/22
Montanierrek ez du Realarekin kontratua berrituko
Philippe Montanierrek kontratua berritzeko eskaintza ez duela onartuko komunikatu dio Realari. Ondorioz, denboraldi honen amaieran, bere kontratua amaitzen denean, Realeko lehen taldeko entrenatzaile izateari utziko dio.
2013/05/18
Pausu bat gehiago Txapeldunen Ligarantza (1-2)
Realak urrezko garaipena lortu du Sevillaren aurka
Txuri-urdinek Sanchez Pizjuan zelaian Sevillaren aurka 1-2 irabazi ondoren, datorren denboraldian Txapeldunen Ligan jokatzea ahalbidetzen duen laugarren postuan jarraitzen dute. Valentziak ez du Getaferen aurrean hutsik egin eta 0-1 irabazi du. Beraz, bi taldeak puntuetara berdinduta daude, baina averagea donostiarren aldekoa da.
Partida bizi hasi da eta lehenengo gola 9. minutuan heldu da. Rakiticek Bravo ederki gainditu eta Sevilla markagailuan aurretik jartzea lortu du (1-0). Bigarren gola ere Kroaziarrak egin du, baina oraingoan atez erratu eta nahigabe Realarentzat egin du gola, markagailuan 1-1eko berdinketa ezarriz.
Txuri-urdinek bigarrena egin nahi izan dute kosta ala kosta eta 24. minutuan Agirretxek 1-2koa egitea lortu du. Carlos Martinezen erdiraketa bat ederki aprobetxatu du usurbildarrak eta Betok ezin izan du baloia desbideratu. Ondoren, Rakitic beste gol bat egiteko zorian egon da, baina Claudio Bravok bikain gelditu du baloia. 33. minutuan, Agirretxek aukera argia izan du, baina Sevillako atezainak kornerrera bidali du. Atsedenaldia 1-2ko markagailuarekin iritsi da.
Bigarren zatian, Montanierren mutilek dezente sufritu dute, batez ere estrategiazko jokaldietan. Negredo izan da gola sartzeko abagune gehien izan dituena. Hala ere, ez du Claudio Bravo gainditzea lortu. 60. minutuan Carlos Velak hirugarrena egiteko aukera paregabea izan du, baina Betok gelditu ikusgarria egin du.
Minutu gutxira, 68. minutuan, Cala partida berdintzeko zorioan egon da, baina bere errematea langa gainetik kanpora joan da. Sevilla gogor saiatu da berdinketa lortzen eta defentsa txuri-urdinak lan eskerga izan dute partidaren amaieran. 83. minutuan Realaren aukerarik argiena iritsi da, Griezmann 1-3koa egiteko puntuan egon da, baina, berriz ere, Betok kornerrera bidali du baloia. Azkenean Realak lortu ditu hiru puntuak.
Fitxa teknikoa:
Sevilla: Beto; Coke (Cicinho, 66. minutuan), Cala, Fernando Navarro, Alberto Moreno; Medel (Stevanovic, 88. minutuan), Rakitic, Kondogbia; Jesus Navas, Perotti (Baba, 66. minutuan); eta Negredo.
Reala: Claudio Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martínez, Cadamuro, De la Bella; Illarramendi (Javi Ros, 88. minutuan), Bergara, Xabi Prieto; Griezmann (Chory Castro, 88. minutuan), Carlos Vela (Estrada, 79. minutuan) eta Agirretxe.
Etiketak:
22:00,
bere atea,
Cala,
Carlos Vela,
Champions League,
Griezmann,
laugarren postua,
Montanier,
Rakitic,
Real Sociedad,
Sevilla,
Unai Emery,
valentzia
Realak laugarren postua mantendu nahi du
Txapeldunen ligak txuri-urdinen esku jarraitzen du
Gaur gaueko 22:00etatik aurrera jokatuko da Sánchez Pizjuan zelain Sevilla eta Realaren arteko partida. Txuri-urdinek laugarren postuan jarraitu nahi badute, ezinbestekoa dute andaluziako taldearen aurka irabaztea. Izan ere, Valentziak ez du hutsik egin Getafen aurka 0-1 irabazi ondoren.
Javi Ros, Ansotegi eta Illarramendi deialdira itzuli dira. Mikel, aldiz, zerrandik kanpo geratu da zigortuta. Zurutuza eta José Ángel erabaki teknikoagatik geratu da kanpoan. Elustondok errekuperaketa prozesuarekin jarraitzen du.
www.sevillafc.es |
Deialdiak:
Sevilla:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Iñigo, Ansotegi, Cadamuro, De la Bella, Rubén Pardo, Markel, Illarra, Javi Ros, X. Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro, Griezmann eta Ifrán
Epailea: Álvarez Izquierdo
Etiketak:
22:00,
Champions League,
Illarramendi,
larunbata,
Mikel,
Montanier,
Real Sociedad,
Sánchez Pizjuan,
santzioa,
Sevilla,
Txapeldunen Liga,
Unai Emery,
Valentzioa,
zigortuta
2013/05/13
Ihes egin dio garaipenak Realari (2-2)
Txuri-urdinek gehiegi barkatu ostean, Granadak azken minutuan sartu du berdinketaren gola
Realak eta Granadak 2-2ko berdinketa lortu dute Anoetan. Montanierren taldeak gehiegi barkatu du eta azken minutuan Reciok egindako golak puntu bakarrarekin utzi du Reala. Donostiarrek laugarren postuan jarraitzen dute oraindik, baina Valentziarekin puntuetara berdinduta. Izan ere, averagea Realaren aldekoa da.
Partidaren hasieran ia ez da aukerarik egon. Izan ere, abaguneak ez dira estrategia jokaldietaraino etorri. 8. minutuan, Velak falta bat atera eta Agirretxek ez du area txikitik huts egin 1-0ekoa eginez. Usurbildarra jokoz kanpo zegoen arren, epaileak ez du ezer adierazi. Minutu gutxira, 14. minutuan, Granadak markagailuan berdinketa jartzea lortu du. Andaluziako taldea kontraerasoan atera eta El Arabik ez du barkatu.
Berdinketarekin partidaren erritmoak behera egin du. Ondorioz, parekotasuna izan da nagusi eta abaguneak eskasak izan dira. Atsedenaldira partida berdinduta iritsiko zela ematen zuenean, lehen zatiko azken minutuan, Realak 2-1ekoa egin du. Velak jokaldi eder batean, area ertzetik erdiraketa bikaina egin eta agirretxek bularrarekin bidali du baloia sare barrura. Honenbestez, 2-1eko emaitzarekin iritsi da partida atsedenaldira.
www.eitb.com |
Bigarren zatian Montanierren taldea izan da nagusi. Lehen minutuetan aukera argiak izan dituzte, baina Agirretxeren eta Velaren erremateak zutoinera joan dira. Txuri-urdinek larregi barkatu dute eta Granada lur jota egon da. Hala ere, Andaluziako taldeak estrategia jokaldi bat ederki bideratu eta partida berdintzeko zorioan egon dira. Bravok erantzun bikaina eman dio erremateari.
Donostiarrak gehiegi barkatzen ari zirela ikusita, Granada gora joan da berdinketa egiteko asmoz. Bravok lan handia egin behar izan du norgehiagokako azken minutuetan. Granadak aukera onak izan ditu, baina atezain txiletarra fin aritu da. Azken minutuetan kanpoko taldea izan da jaun eta jabe; hala ere, 89. minutuan, Estradak hirugarrena sartzeko aukera izan du, baina Roberto atezainak ederki erantzun du. Realak hiru puntuak eramango zituela ematen zuenean, azken jokaldian, defentsa txuri-urdinak huts egin eta Reciok sare barrura bidali du errematea 2-2ko berdinketa eginez. Horrenbestez, puntu banarekin geratu da talde bakoitza.
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella (Cadamuro, 88. min); Bergara, Xabi Prieto, Griezmann; Castro (Ifran, 66. min), Agirretxe, Vela (Estrada, 80. min).Golak: 1-0, 9. min: Agirretxe. 1-1, 15. min: El Arabi. 2-1, 44. min: Agirretxe. 2-2, 93. min: Recio.
Realak Granadaren aurka irabazi behar du laugarren postuari eusteko
Valentziaren garaipenaren ondorioz, txuri urdinek ezin dute hutsik egin
Gaur gaueko 22:00etatik aurrera jokatuko da Anoetan Reala eta Granadaren arteko partida. Txuri-urdinek Txapeldunen Liga jokatzea ahalbidetzen duen postuan jarraitu nahi badute, ezinbestekoa dute andaluziako taldearen aurka irabaztea. Izan ere, Valentziak 0-4 irabazi du Rayoren aurka.
Xabi Prieto zerrendara itzuli da bere lesiotik sendatu ostean. Illarrak, Elustondok eta Ansotegik min hartuta jarraitzen dute. Javi Ros erabaki teknikoagatik geratu da zerrendatik kanpo..
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Iñigo, Cadamuro, José Ángel, De la Bella, Zurutuza, Rubén Pardo, Markel, X. Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro, Griezmann eta Ifrán
Granada: Toño, Roberto, Allan Nyom, Brayan Angulo, Pape Diakhaté, Diego Mainz, Guilherme Siqueira, Juanma Ortiz, Iñigo López. Mikel Rico, Recio, Iriney Santos, Lucena, Gabriel Torje, Nolito, Yacine Brahimi, Diego Buonanotte, El-Arabi eta Aranda
Epailea: Estrada Fernández
2013/05/06
Realak 117 egun eta gero berriro galdu du (2-1)
Txuri-urdinek, Getaferen aurka galdu ondoren, amaiera eman diote bolada onari
Fitxa teknikoa:
Realak 2-1 galdu du Getaren aurka Alfonso Perez Coliseum zelaian. Honenbestez, Montanierren gizonek amaiera eman diote bolada onari 117 partida galdu gabe igaro ondoren. Txuri-urdinek laugarren postuan jarraitzen dute, baina Valentziarekiko zuten bost puntuko aldea bira murriztu da.
Partida oso erritmo biziarearekin hasi da, bi taldeak golan bila irten dira lehen minututik. Lehengo aukerarekin batera, lehengo gola iritsi da. Izan ere, laugarren minutuan, Carlos Velak ongi errematatu du Zurutuzak hegaletik egindako erdiraketa bikaina, horrela 0-1ekoa eginez.
Gola sartu eta ondorengo minutuetan Reala izan da nagusi, donostiarrek izan dute baloia. Baina Moyaren atera ez zirela apenas iristen ikusita, Madrilgo taldea zelaian gero eta erosoago sentitzen hasi da. Horrela, neurketako 18. minutuan Markel Bergarak huts egin du area ertzean pase bat ematerakoan eta Pedro Leonek ederki aprobetxatu eta ez du Claudio Bravoren aurrean hutsik egin (1-1).
Golak guztiz irekita utzi du partida eta bi taldeak joan dira bigarrena egiteko abaguneen bila. 30. minutuan Lafitak aukera argia izan du, baina baloia kanpora joan da. Hiru minutu geroago, Moyak ederki erantzun du Carlos Velaren errematearen aurrean. Atsedenaldia iristear zela, 38. minuruan, Barradak Bravoren desbideraketa oker bat baliatu du Getafe markagailuan aurretik jartzeko (2-1). Atsedenaldia 1-2ko markagailuarekin iritsi da.
Bigarren zatiaren hasieran, donostiarrak berdinketaren golaren bila irten dira, baina Getafek ederki eutsi dio. Partidaren azken ordu laurdenera arte ez da ia abagunerik egon. 77. minutuan 'Chory' Castrok erdiraketa bikaina egin du, baina Agirretxe eta Vela ez dira iritsi. Hortik sei minutuara, Carlos Martinezek aukera bikaina izan du, baina errematea kanpora joan zaio. Realaren azken aukera Griezmannek izan du 84. minutuan, baina baloia langa gainetik kanpora bidali du. Azken minutuetan Getafek hirugarrena egiteko aukerak izan ditu, baina partida 1-2ko emaitzarekin amaitu da.
Fitxa teknikoa:
Getafe: Moya; Valera, Rafa (Lopo, 82. min), Fede, Mane; Lacen, Borja (Xavi Torres, 76. min); Pedro Leon, Barrada (Sarabia, 71. min) Diego Castro eta Lafita.
Reala: Bravo; Carlos Martinez (Estrada, 82. min), Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Ruben Pardo (Chory Castro, 67. min); Vela, Zurutuza (Ifran, 76. min) Griezmann; eta Agirretxe.
Golak: 0-1, 4. min: Vela; 1-1, 18. min: Pedro Leon; 2-1, 39. min: Barrada.
2013/05/05
Talde txuri-urdinak Valentziarengandik urrun mantendu nahi du
Getaferen aurka garaipena behar du Realak distantzia mantentzeko
Bihar 22:00etatik jokatuko da Getafe eta Realaren arteko partida Coliseum futbol zelaian. Txuri-urdinek Valentziarekiko duten distantzia mantendu nahi badute ezinbestekoa izango dute irabaztea. Getafek, aldiz, ez du datorren denboraldian Europan jokatzeko aukera baztertu nahi.
Joan den jardunaldiarekin alderatuta, Griezmann, José Ángel eta Javi Ros deialdian sartu dira. Elustondo, Xabi Prieto eta Illarra, aldiz, min hartuta daude eta zerrendatik kanpo geratu dira.
www.eitb.com |
Deialdiak:
Getafe:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Iñigo, Cadamuro, José Ángel, De la Bella, Zurutuza, Rubén Pardo, Markel, Javi Ros, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro, Griezmann eta Ifrán
Epailea: Undiano Mallenco
Etiketak:
22:00,
astelehena,
Coliseum,
Getafe,
Gorka Elustondo,
Griezmann,
Illarramendi,
Javi Ros,
Jose Angel,
Montanier,
Real Sociedad,
Valencia,
valentzia,
Xabi Prieto
Suscribirse a:
Entradas (Atom)