Agirretxek egin dituen bi golek eman diote garaipena talde txuri-urdinari
Realak laugarren postuak jarraitzen du Rayoren aurka 0-2 irabazi ondoren. Garaipen honi esker atzean datozkion taldeekiko abantaila hartu du Montanierren taldeak eta lau puntuko aldea du Malagarekiko eta Valentziarekiko.
Partidako lehen abagunea Rayorena izan da, baina Fitiren jokaldi on bat eta geri, Baptistaoren errematea gora joan da. Hurrengo jokaldian iritsi da Realaren gola. Griezmannek pase doterea jarri dio Agirretxeri eta usurbildarrak ez du hutsik egin. Hortik minutu gutxira, 14. minutuan, Agirretxek beste gol bat egin du taldea 0-2 irabazten jarriz. Madrilgo taldearen defentsak akats bat egin du eta aurrelariak ez du barkatu bigarrena egiteko.
Bigarren zatian erasora irten da Madrilgo taldea, baina Reala sendo mantendu da defentsan. Pitik faltaz lehenengoa izateko aukera izan du, baina Bravo ondo aritu da. Delibasicek ere eskura izan du gola, baina ezin izan du atezain txuri-urdina gainditu. Horrenbestez, 0-2ko garaipena lortu du Realak eta laugarren postuan jarraitzen du.
Fitxa teknikoa:
Rayo Vallecano: Ruben Martinez; Tito (Arbilla, 16. min), Jordi Figueras, Galvez, Casado; Trashorras (Delibasic, 61. min), Javi Fuego; Lass (Jose Carlos, 16. min), 'Chori' Domínguez, Piti; eta Leo.
Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo, Mikel González, De la Bella; Bergara, Illarramendi (Elustondo, 74. min); Vela ('Chori' Castro, 76. min), Xabi Prieto (Ifran, 82. min), Griezmann; eta Agirretxe.
Golak: 0-1: 5. min Agirretxe; 0-2: 14. min Agirretxe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario