Rayok eta Realak elkarren aurka jokatuko dute bihar Vallecaseko futbol zelaian
Igande honetan Rayok eta Realak elkarren aurka jokatuko dute eguerdiko 12:00etatik aurrera. Txuri-urdinek laugarren postua mantendu nahi dute eta Vallecaseko taldeak Europa Leaguea jokatzea ahalbidetzen duten postuetan sartzea du helburu.
Illarra, 'Chory' Castro eta Elustondo min hartuta egon diren arren, deialdian sartu dira. Ruben Pardok, ordea, min hartuta jarraitzen du eta ez da Vallecasen jokatzeko prest egongo. Horretaz gain, Zurutuza hiru astetan zehar baja izango da. Jose Angel eta Dani Estrada erabaki teknikoagatik zerrendatik kanpo utzi ditu Philippe Montanierrek.
www.diariovasco.com/ |
Deialdiak:
Rayo: Rúben, Cobeño, Arbilla, Tito, Casado, Amat, Gálvez, Jordi Figueras, Javi Fuego, Trashorras, Franco Vázquez, Chori Domínguez, Juan Carlos, Piti, Adrián, Lass, Léo Baptistao eta Delibasic
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Mikel, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo, De la Bella, Illarra, Elustondo, Markel, Javi Ros, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro, Ifrán eta Griezmann
Epailea: Álvarez Izquierdo
No hay comentarios:
Publicar un comentario