Realak sailkapenean Malagarengandik urruntzea lortu du Anoetan irabazi ondoren
Txuri-urdinek 4-2 irabazi ditoe Malagari Anoetan, ondorioz, Montanierren tadeak bizirik eta indartsu jarraitzen du Txapeldunen Liga jokatzeko lehian. Pellegriniren taldea horretarako aurkari zuzena da eta harekiko bost puntuko abantaila lortu du Realak.
Partidaren hasiera eskasa izan dute bi taldeek eta lehen ordu laurdenean ez da abagunerik egon. Lehen aukera eta gola 20. minutuan iritsi da, Griezmannek egindako jaurtiketa indarstuak langa jo du eta ondoren, Velak baloia sarera bidali du. Horrela, mexikarra izan da Realaren historiako 3000. gola egin duena. Realak erasoan jarraitu du eta bost minutu beranduago eta De la Bellak area kanpoko jaurtiketa baten bidez, 2-0ekoa egitea lortu du. Montanierren gizonak gora etorri dira eta 30. minutuan Griezmannek 3-0ekoa egin du kontraeraso bati amaiera ederra emanez.
Bigarren zatia hasi eta minutu gutxira, Realak guztiz erabakita utzi du norgehiagoka. Izan ere, 51. minutuan, Iñigo Martinezek korner batean 4-1ekoa egin du. Gol honen ondoren, guztiz galduta geratu da talde andaluziarra. Carlos Velak partida biribiltzeko aukera izan du, baina baloia zutoinera joan da.
Realak partida kontrolpean zuela, Santa Cruzek 4-2koa egin du 70. minutuan. Malagaren bigarren golaren ondoren, Montanierren mutilek lan ona egin dute defentsan eta garaipenarekin iritsi da partidaren amaiera.
Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Bergara, Zurutuza (Pardo, 30. min); Griezmann (Ifran, 84. min), Vela (Estrada, 65. min) eta Agirretxe.
Malaga: Kameni; Sergio Sanchez, Lugano, Weligton, Antunes; Portillo (Duda, 57. min), Camacho (Baptista, 74. min), Iturra, Morales (Piazon, 63. min); Sebastian Fernandez eta Santa Cruz.
Golak: 1-0, 20. min: Vela. 2-0, 23. min: De la Bella. 3-0, 29. min: Griezmann. 3-1, 43. min: Morales. 4-1, 51. min: Iñigo Martinez. 4-2, 70. min: Santa Cruz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario