2012/02/05

Saririk gabeko esfortsua

2-1ekoa geratu da markagailuan Tello, Messi eta Carlos Velaren golen ondorioz. Valdes eta Bravo atezainak protagonista izan dira zenbait gol aukeratan.

Punturik gabe geratu da Reala Camp Nou futbol zelaian. Ia partidu osoan zehar gol bateko aldea egon da markagailuan eta txuri-urdinek berdintzeko aukerak izan dituzte zale blaugranak urduri jarriz.

Bederatzigarren minutuan egin du Tellok lehengoa eta partidua zaildu zaio Realari. Lehen zatian Bartzelona izan da nagusi, eta nahiz eta gol aukerak sortu 1-0koarekin joan dira aldageletara Bravoren lan onaren ondorioz.
www.eitb.com

Bigarren zatiaren hasieran Griezmannek abisua eman dio Guardiolaren taldeari, frantziarra bakrrik geratu da Valdesen aurrean, baina atezainak gola eragotsi du. Baloi jabetza Bartzelonarena izan arren, Reala bere aukeraren zain egon da. 72. minutuan Messik 2-0ekoa jarri du.

Pozak ez die asko iraun blaugranei, 74. minutuan aldea murriztu du Carlos Velak 2-1eko gola sartuta. Azken minutuetan Reala berdinketa lortzen saiatu da, baian 2-1ekoarekin amaitu da norgehiagoka.

Fitxa teknikoa:
Bartzelona: Valdes; Alves, Puyol (Abidal, m.76), Mascherano, Adriano; Dos Santos (Busquets, m.76 (Pique, m.82), Thiago, Cesc; Tello, Messi eta Cuenca.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martínez, Cadamuro; Aranburu, Markel, Ruben Pardo (Llorente, m.78); Xabi Prieto (Agirretxe, m.83), Griezmann; eta Ifran (Vela, m.58).

Golak: 1-0. m.9: Tello. 2-0, m.72: Messi. 2-1, m.74: Vela.

Epailea: Clos Gomez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario