2012/02/20

Reala punturik gabe geratu da Granadan

Punturik gabe geratu dira donostiarrak Granadan (4-1). Teixeirak Illarramendiri txartel gorria erakutsi ondoren txuri-urdinek ez dute erreakzionatzeko gaitasunik erakutsi.

Realak porrot mingarria jaso du Los Cármenes futbol zelaian, Illarramendiren kanporatze eztabaidagarriak neurketa erabat baldintzatu ondoren. Montaneirren taldea desagertu egin da bigarren zatian eta Granadak Reala jipoitzeko aprobetxatu du.
www.eitb.com

Lehen zatia erritmo biziz hasi da eta bi taldeek izan dituzte gol aukerak. Horrela, Realak 11. minutuan lehengoa sartu du korner batean, Iñigo Martinezek buruz baloia Robertoren sareetan kokatu du. Hala ere, txuri-urdinen pozak minutu bat besterik ez du iraun. Beste korner baten Iñigo Lopezek berdinketaren gola egin du burukada baten bidez.
Montaneirren mutilek gola sartu aurretik egindako falta bat eskatu dute, baina alferrik izan da. Berdinketaren ostean erritmoak behera egin du nabarmen. Martins Granadako erdilariak baloi asko jaso ditu lero artean eta Iñigo Lopezek erdiraketa guztiak errematatu ditu, baina ez du beste golik sartu. Lehen zatia azken minutuetan guztiz okertu zaie txuri-urdinei. Illarramendiri txartel gorria atera dio epaileak, txuri-urdinak Granadako jokalari bati sarrera itsusia egin ondoren.

Atsedenaldiaren ondoren gauzak are gehiago okertu dira. Granadak aurrea hartu du Jarak 57. minutuan gol ikusgarria sartu eta gero. Argentinarraren golak lana erraztu die andaluziarrei, Realak ez baitu erreakzionatu.
Horrela, Uchek erabakita utzi du norgehiagoka 61. minutuan 3-1ekoa jarri ondoren. Laugarrena ere berak sartu du 87. minutuan.
Fitxa teknikoa:
Granada: Roberto; Nyom, Siqueira, Iñigo Lopez (Mainz, 65. minutua), Borja Gomez; Fran Rico, Mikel Rico, Martins (Jaime Romero, 77. minutua) Abel Gomez; Franco Jara eta Ighalo (Uche, 58. minutua).
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Cadamuro, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez (Ruben Pardo, 77. minutua); Aranburu, Bergara, Illarra, Griezmann (Ifran, 71. minutua); Xabi Prieto eta Agirretxe (Vela, 66. minutua).
Golak: 0-1, 11. minutua: Mikel Gonzalez. 1-1, 12. minutua: Iñigo Lopez. 2-1, 57. minutua: Franco Jara. 3-1, 61. minutua: Uche. 4-1, 87. minutua: Uche.

No hay comentarios:

Publicar un comentario