Sevillak ez du bere partidarik honena jokatu Michelen debutean. Realak 2-0 irabazi dio talde andaluziarri goleatzaileak Carlos Vela eta Rubén Pardo izanik. Montainerren mutilak Europa Leaguetik eta jeitsieratik lau puntutara eta Championsetik bost puntutara daude.
Realak garaipen garrantzitsua lortu du Anoetan Sevillaren aurka. Hiru puntu horiei esker, txuri-urdinak Europa League eta jeitsieratik lau puntutara geratu dira eta Championsetik bostera.
Michelek Sevillako entrenatzaile bezala egin du debuta Donostian. Zelairatu duen hamaikakoan ezuste nagusia Palop izan da, Javi Varas gripe bat dela eta aulkian utzita. Montaneirrek, aldiz, Griezmann aulkian utzi du eta hasieratik sartu da Rubén Pardo.
Lehen zatian Realak eta Sevillak ez dute maila onik erakutsi eta arriskua sortzeko zailtasunak izan dituzte. Lehen aukera 12. minutuan iritsi da eta Realarena izan da. Pardok pase bikaina eman dio Velari, baina aurrelari txuri-urdinaren errematea langara joan da.
Sevillaren erantzuna ez da 32. minutura arte etorri, Negredok buruz baloia langara bidali duenean. Lehen zatia amaitu orduko Realak beste gol aukera on bat izan du, Carlos Martinezek hegaletik erdiraketa bikaina jarri du, Vela errematatzera iritzi da, baina Palopek bikain gelditu du. Golik gabe iritsi da partida atsedenaldira.
Bigarren zatian erritmoa bizitu da eta joan etorriko futbola sortu dute bi taldeek. Horrela, Realak lehengoa egin du 65. minutuan. Carlos Velak baloia area barruan hartu eta erremate paregabe baten ondorioz 1-0koa jarri du markagailuan. Gol honek
poza eraman du harmailetara eta hiru minutu geroago, 68. minutuan, Pardok sartu duen golak are gehiago poztu ditu zale txuri-urdinak. Errioxako jokalari gazteak area kanpotik jaurtiketa bortitz baten ondorioz jarri du 2-0koa. Hau izan da Realarekin sartu duen lehen gola.
Oso minduta geratu da Michelen taldea bigarren golaren ondorioz eta ez du erreakzionatu. Arean baloiak loratuz aldea murrizten saiatu da talde andaluziarra, baina Montaneirren mutilak defentsan fin agertu dira. 2-0koarekin adierazi du amaiera Iglesias Villanueva epaileak.
Fitxa teknikoa:
Sevilla: Palop; Cala, Fernando Navarro, Fazio, Coke; Trochowski, Campaña (Rakitic, min. 71), Manu del Moral (Kanouté, min. 71), Navas, Reyes (Luna, min. 79); Negredo.
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Pardo (Demidov, min. 76), Aranburu, Markel, Carlos Vela (Llorente, min. 89), Xabi Prieto; Agirretxe (Griezmann, min. 73).
Golak: 1-0, min. 65: Carlos Vela. 2-0, min. 68. Pardo.
Epailea: Iglesias Villanueva.
No hay comentarios:
Publicar un comentario