2012/02/20

Reala punturik gabe geratu da Granadan

Punturik gabe geratu dira donostiarrak Granadan (4-1). Teixeirak Illarramendiri txartel gorria erakutsi ondoren txuri-urdinek ez dute erreakzionatzeko gaitasunik erakutsi.

Realak porrot mingarria jaso du Los Cármenes futbol zelaian, Illarramendiren kanporatze eztabaidagarriak neurketa erabat baldintzatu ondoren. Montaneirren taldea desagertu egin da bigarren zatian eta Granadak Reala jipoitzeko aprobetxatu du.
www.eitb.com

Lehen zatia erritmo biziz hasi da eta bi taldeek izan dituzte gol aukerak. Horrela, Realak 11. minutuan lehengoa sartu du korner batean, Iñigo Martinezek buruz baloia Robertoren sareetan kokatu du. Hala ere, txuri-urdinen pozak minutu bat besterik ez du iraun. Beste korner baten Iñigo Lopezek berdinketaren gola egin du burukada baten bidez.
Montaneirren mutilek gola sartu aurretik egindako falta bat eskatu dute, baina alferrik izan da. Berdinketaren ostean erritmoak behera egin du nabarmen. Martins Granadako erdilariak baloi asko jaso ditu lero artean eta Iñigo Lopezek erdiraketa guztiak errematatu ditu, baina ez du beste golik sartu. Lehen zatia azken minutuetan guztiz okertu zaie txuri-urdinei. Illarramendiri txartel gorria atera dio epaileak, txuri-urdinak Granadako jokalari bati sarrera itsusia egin ondoren.

Atsedenaldiaren ondoren gauzak are gehiago okertu dira. Granadak aurrea hartu du Jarak 57. minutuan gol ikusgarria sartu eta gero. Argentinarraren golak lana erraztu die andaluziarrei, Realak ez baitu erreakzionatu.
Horrela, Uchek erabakita utzi du norgehiagoka 61. minutuan 3-1ekoa jarri ondoren. Laugarrena ere berak sartu du 87. minutuan.
Fitxa teknikoa:
Granada: Roberto; Nyom, Siqueira, Iñigo Lopez (Mainz, 65. minutua), Borja Gomez; Fran Rico, Mikel Rico, Martins (Jaime Romero, 77. minutua) Abel Gomez; Franco Jara eta Ighalo (Uche, 58. minutua).
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Cadamuro, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez (Ruben Pardo, 77. minutua); Aranburu, Bergara, Illarra, Griezmann (Ifran, 71. minutua); Xabi Prieto eta Agirretxe (Vela, 66. minutua).
Golak: 0-1, 11. minutua: Mikel Gonzalez. 1-1, 12. minutua: Iñigo Lopez. 2-1, 57. minutua: Franco Jara. 3-1, 61. minutua: Uche. 4-1, 87. minutua: Uche.

2012/02/18

Realak arnasa hartzeko aukera izango du Granadan

Ansotegi eta De la Bella dira deialdiko berri nagusiak, eta azkenean Xabi Prieto ere sartu da. Elustondo, Zurutuza eta Demidov, ordea, kanpoan geratu dira.

Igande honetan (12:00h) Realak bisita egingo du Los Carmenes futbol zelaira BBVA ligako 24. jaurdunaldian. Montaneirren taldeak distantzia berdina du jeitsieratik zein Europa League-tik. Astelehenean Anoetan Sevillaren aurka garaipena lortu ondoren, Andaluziako beste talde baten aurka neurtu beharko ditu indarrak.

www.terra.es

Taldeak egindako azken entrenamenduan Xabi Prietoren hobekuntza izan da albiste onena. Zerrendan sartu da Ansotegi eta De la Bellarekin batera. Demidov, Elustondo eta Zurutuza, aldiz, kanpoan geratu dira.

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Estrada, Ansotegi, Mikel González, Cadamuro, Iñigo Martínez, De la Bella, Xabi Prieto, Markel, Illarramendi, Aranburu, Pardo, Griezmann, Agirretxe, Vela, Ifrán, Llorente.

Granada: Julio César, Roberto, Siqueira, Nyon, Mainz, Iñigo López, Borja Gómez, David Cortés, Mikel Rico, Fran Rico, Abel Gómez, Jaime Romero, Franco Jara, Martins, Ighalo, Geijo, Uche, Henrique

2012/02/15

Zurutuzak 2017ra arte luzatu du kontratua

Realak eta David Zurutuzak akordioa itxi dute erdilariaren kontratua 2017ra arte luzatzeko. Orain arte izan duen kontratua 2013ko ekainaren 30ean bukatzen zen. Gaur eguerdian sinatu du Jokin Aperribay presidentearekin eta Loren Juarros kirol zuzendariakerekin batera.

2012/02/14

Reala jaitsiera postuetatik aldendu da

Sevillak ez du bere partidarik honena jokatu Michelen debutean. Realak 2-0 irabazi dio talde andaluziarri goleatzaileak Carlos Vela eta Rubén Pardo izanik. Montainerren mutilak Europa Leaguetik eta jeitsieratik lau puntutara eta Championsetik bost puntutara daude.

Realak garaipen garrantzitsua lortu du Anoetan Sevillaren aurka. Hiru puntu horiei esker, txuri-urdinak Europa League eta jeitsieratik lau puntutara geratu dira eta Championsetik bostera.

Michelek Sevillako entrenatzaile bezala egin du debuta Donostian. Zelairatu duen hamaikakoan ezuste nagusia Palop izan da, Javi Varas gripe bat dela eta aulkian utzita. Montaneirrek, aldiz, Griezmann aulkian utzi du eta hasieratik sartu da Rubén Pardo.


Lehen zatian Realak eta Sevillak ez dute maila onik erakutsi eta arriskua sortzeko zailtasunak izan dituzte. Lehen aukera 12. minutuan iritsi da eta Realarena izan da. Pardok pase bikaina eman dio Velari, baina aurrelari txuri-urdinaren errematea langara joan da.

Sevillaren erantzuna ez da 32. minutura arte etorri, Negredok buruz baloia langara bidali duenean. Lehen zatia amaitu orduko Realak beste gol aukera on bat izan du, Carlos Martinezek hegaletik erdiraketa bikaina jarri du, Vela errematatzera iritzi da, baina Palopek bikain gelditu du. Golik gabe iritsi da partida atsedenaldira.

Bigarren zatian erritmoa bizitu da eta joan etorriko futbola sortu dute bi taldeek. Horrela, Realak lehengoa egin du 65. minutuan. Carlos Velak baloia area barruan hartu eta erremate paregabe baten ondorioz 1-0koa jarri du markagailuan. Gol honek

poza eraman du harmailetara eta hiru minutu geroago, 68. minutuan, Pardok sartu duen golak are gehiago poztu ditu zale txuri-urdinak. Errioxako jokalari gazteak area kanpotik jaurtiketa bortitz baten ondorioz jarri du 2-0koa. Hau izan da Realarekin sartu duen lehen gola.

Oso minduta geratu da Michelen taldea bigarren golaren ondorioz eta ez du erreakzionatu. Arean baloiak loratuz aldea murrizten saiatu da talde andaluziarra, baina Montaneirren mutilak defentsan fin agertu dira. 2-0koarekin adierazi du amaiera Iglesias Villanueva epaileak.

Fitxa teknikoa:
Sevilla: Palop; Cala, Fernando Navarro, Fazio, Coke; Trochowski, Campaña (Rakitic, min. 71), Manu del Moral (Kanouté, min. 71), Navas, Reyes (Luna, min. 79); Negredo.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Pardo (Demidov, min. 76), Aranburu, Markel, Carlos Vela (Llorente, min. 89), Xabi Prieto; Agirretxe (Griezmann, min. 73).
Golak: 1-0, min. 65: Carlos Vela. 2-0, min. 68. Pardo.
Epailea: Iglesias Villanueva.

2012/02/13

Realak Michelen debuta zapuztu nahi du

Azkenean Diego Ifran eta Antoine Griezmann deialdian sartu dira, Camp Nou zelaitik minduta itzuli ondoren. Realak Sevilla hartuko du Anoetan gaueko bederatzietan.

Jose Miguel Gonzalez 'Michel' Sevillako entrenatzaile berriaren debuta zapuzteko asmoz zelairatuko da talde txuri-urdina. Reala puntu beharrean dago eta Sevillak irabazteko premia du zazpi jaurdinalditan garaipena zer den jakin gabe egon ondoren.

www.ultimahora.es

Nahiz eta azken aldian emaitza onak pilatu sailkapen postuetatik oso gertu daude txuri-urdinak. Talde andaluziarra boladatza txarra agurtu nahian helduko da Anoetara.

Reala eta Sevillaren arteko norgehiagoka jokatzeko Diego Ifran eta Antoine Griezmann deialdian sartu ditu Montaneirrek azkenean. Biak azken ordura arte zalantza izan dira Camp Nou zelaian min hartu zutelako. Itxura denez, frantziarra hasierako hamaikakoan egongo da.


Gorka Elustondo erdilariak ere hamaikakora itzultzeko aukera izango du, itxura ona agertu zuen jokatutako azken partidetan lesionatu zen arte. Sevillak Anoetan jokatu dituen azken hiru partidak irabazi ditu.

http://corazontxuriurdin.blogspot.com/

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Demidov, Mikel González, Cadamuro, Iñigo Martínez, Xabi Prieto, Markel, Elustondo, Aranburu, Pardo, Griezmann. Agirretxe,Vela, Ifrán, Llorente
Sevilla: Palop, Javi Varas, Coke, Cala, Fazio, Luna, Fernando Navarro, Alexis, Guarente, Trochowski, Manu del Moral, Rakitic, Campaña, Jesús Navas, Kanouté, Baba, Reyes y Álvaro Negredo

Epailea: Iglesias Villanueva (Galiziako Batzordea).

2012/02/05

Saririk gabeko esfortsua

2-1ekoa geratu da markagailuan Tello, Messi eta Carlos Velaren golen ondorioz. Valdes eta Bravo atezainak protagonista izan dira zenbait gol aukeratan.

Punturik gabe geratu da Reala Camp Nou futbol zelaian. Ia partidu osoan zehar gol bateko aldea egon da markagailuan eta txuri-urdinek berdintzeko aukerak izan dituzte zale blaugranak urduri jarriz.

Bederatzigarren minutuan egin du Tellok lehengoa eta partidua zaildu zaio Realari. Lehen zatian Bartzelona izan da nagusi, eta nahiz eta gol aukerak sortu 1-0koarekin joan dira aldageletara Bravoren lan onaren ondorioz.
www.eitb.com

Bigarren zatiaren hasieran Griezmannek abisua eman dio Guardiolaren taldeari, frantziarra bakrrik geratu da Valdesen aurrean, baina atezainak gola eragotsi du. Baloi jabetza Bartzelonarena izan arren, Reala bere aukeraren zain egon da. 72. minutuan Messik 2-0ekoa jarri du.

Pozak ez die asko iraun blaugranei, 74. minutuan aldea murriztu du Carlos Velak 2-1eko gola sartuta. Azken minutuetan Reala berdinketa lortzen saiatu da, baian 2-1ekoarekin amaitu da norgehiagoka.

Fitxa teknikoa:
Bartzelona: Valdes; Alves, Puyol (Abidal, m.76), Mascherano, Adriano; Dos Santos (Busquets, m.76 (Pique, m.82), Thiago, Cesc; Tello, Messi eta Cuenca.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martínez, Cadamuro; Aranburu, Markel, Ruben Pardo (Llorente, m.78); Xabi Prieto (Agirretxe, m.83), Griezmann; eta Ifran (Vela, m.58).

Golak: 1-0. m.9: Tello. 2-0, m.72: Messi. 2-1, m.74: Vela.

Epailea: Clos Gomez.