Realeko lehen taldearentzat amaitu dira oporrak. Astelenehean, arratsaldeko 16:00etan daude deituta jokalari txuri-urdinak. Claudio Bravok, Antoine Griezmannek eta Vadim Demidovek aste bat beranduago hasiko dute aurredenboraldia, uztailaren 9an.
Denboraldi honetan Rubén Pardo, Javi Ros eta "Chory" Castro jokalariak Philippe Montanierren aginduetara egongo dira astelehenean. Baita Iker Hernández ere, momentuz lehen taldearekin aurredenboraldia egingo duen bakrra. Hala ere, posible da aurredenboraldian zehar Sanseko jokalari batzuk lehen taldeko entrenamenduetan parte hartzea.
Honetaz gain, atzo Lorenzo Juarros kirol zuzendariak esan bezala, abuztuaren 3tik 12ra kontzentrazioa egingo du lehen taldeak Italian. Zehaztu gabe zegoen "stage" horretako laugarren laguanrtekoa Sienaren aurka izango da.