2012/01/15

Burua altxatzeko lehen pausua

Realak urrezko 3 puntu lortu ditu Valentzian 0-1 irabazita. Erregearen Kopan jasotako jipoiaren ondoren Antoine Griezmannek zoriona banatu du txuri-urdinen artean.

Mestallako garaipen garrantzitsu honetan, Antoine Griezmann izan da Realeko jokalaririk onena. Bere golari esker txuri-urdinak balio handiko hiru punturekin itzuliko dira etxera. Bigarren zatiko 10. minutuan sartu du gola jokalari frantziarrak.


Partidako aurreneko minutuetan Unai Emeryren taldea izan da nagusi eta gol aukera batzuk ere izan ditu. 14. mintuan Bravok ederki gelditu du Pablo Hernandez-en urrutiko jaurtiketa bat eta 15. mintuan Adurizen errematea langara joan da zuzenean. Valentziarrek ez dituzte aukera horiek aprobetxatu eta etxeko taldea indarra galduz joan da.

Adurizen saiakeraren ostean, Montaneirren taldea baloiarekin egin da eta gehiago sakatu du. Hala ere, Agirretxek laguntza gutxi izan du eta Realak ez du aukera argiegirik sortu. Atsedenaldia baino lehen, Dani Parejok Valentziarentzat lehena egiteko aukera izan du, baina jaurtiketa oso desbideratuta joan da.
Bigarren zatiko bigarren minutuan Feghoulik gol aukera aparta izan du, baina baloia gutxigatik kanpora joan zaio. Talde txuri-urdinak ondo erantzun du eta 55. minutuan Griezmannek 0-1ekoa jarri du markagailuan. Frantziarrak bere aldaratzea hartu du eta Dani Alves atezainaren gainetik, primeran bidali du baloia sare barrura.


Errealak ondo mantendu ditu lerroak markagailua alde izanda eta Valentziak ezin izan du gol aukera garbirik sortu. Txuri-urdine sakatzen jarraitu dute eta Griezmannek bigarrena egiteko aukera paregabea izan du 43. minutuan, baina baloia langaren gainetik joan da. Jonasek berdinketa lortzeko aukera izan du 83. minutuan, baina Bravok ongi gelditu du baloia. Azkenean, Montaneirren taldeak eraman ditu hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:
Valentzia: Diego Alves, Bruno, Rami, Dealbert, Mathieu (Jordi Alba, 54. minutuan), Topal, Banega, Feghouli (Alcacer, 71. minutuan), Parejo (Jonas, 65. minutuan), Pablo eta Aduriz.

Reala: Bravo, Estrada, Mikel Gonzalez, Demidov, Cadamuro, Aranburu (Mariga, 80. minutuan), Elustondo, Xavi Prieto, Zurutuza, Griezmann (Martinez, 90. minutuan) eta Agirretxe (Vela, 69. minutuan)
Gola: 0-1: 55. minutuan: Griezmann.

2012/01/14

Burutik kendu ezinik

Ez dut sekula horrelakorik sentitu. Galdu, irabazi edo berdindu egin dugu askotan, baina asteartekoa ez zen horietako ezer izan, penagarria izan zen. Errealzale sutsua izan naiz beti eta taldeagatik dena emango nuke. Orain gauzak ez dira aldatu, ez diot sekula errealzalea izateari utziko, baina gauza arraro bat sentitzen dut. Gaur Valentzian daukagu ligako norgehigoka, ez dakit ikusi nahi dudan, oraindik ez zait astearteko partidak egin zidan zauria itxi. Min eman zidan taldeak, ez nuen horrelakorik espero. Zaleekiko errespetu falta ikaragarria izan zen, nahiz eta hedabideetan lotsatuta agertu ziren jokalariak, zerbait egin beharko dute zaleon haserrea baretzeko. Zelaian bakarrik konpon daiteke hau, eta espero dut egun hori laster heltzea. Gure taldeaz berriro harro sentitzea; irabaziz, berdinduz edo galduz, baina duintasuna galdu gabe.

2012/01/11

Gau lotsagarria

Reala Erregearen Kopatik kanpo geratu da Mallorcaren aurka 6-1 galdu ondoren. Partida lotsagarria jokatu dute txuri-urdinek San Moixen. Anoetan lortutako abantaila handia (2-0) eta lehen minutuetan Ifranek sartutako gola ez dituzte batere aprobetxatu. Mallorcak berdinketaren gola sartu duenetan Reala erabat desagertu da.


Lehen minutuan hainbat aukera izan ditu Mallorcako taldeak, baina Ifranek gola sartu du De la Bellaren erdiraketa batekin 16. minutuan. Gol honekin dena erabakita zegoela zirudien, gainera Realak baloiaren jabetza berreskuratu du. Zubikarairen areatik gertu egindako falta batek dena aldatu du, Chori Castrok gol bikaina sartu du 34. minutuan atezain txuri-urdinaren eskuadratik.

Caparrosen taldeak lehen gola sartu ondoren Reala lur jota geratu da. Hemedek bigarrena egin du areaz kanpo 35. minutuan, Nunesek korner batean hirugarrena sartu du 37. minutuan eta Castrok laugarrena sartu du 40. minutuan Zubikarairen hutsegite larri bat aprobetxatuz.

www.eitb.com
Realaren egoerak ez du hobera egin atsedenaldia eta gero. Alfarok bostgarren gola egin du 53. minutuan eta Hemedek seigarrena 59. minutuan, Reala aukerarik gabe hutsiz. Montaneir ez da batere pozik agertu norgehiagoka ondoren egindako adierazpenetan.

Fitxa teknikoa:
Mallorca: Calatayud; Zuiverloon (Company, 65. minutua), Nunes, Crespi, Bigas; Alfaro, Marti, Pina, Castro (Tejera, 80. minutua); Hemed eta Ogunjimi (Nsue, 78. minutua).

Reala: Zubikarai; Estrada, Martinez, Demidov, De La Bella; Xavi Prieto (Griezmann, 60.minutua), Mariga (Aranburu, 60.minutua), Elustondo, Vela; Zurutuza (Agirretxe, 68. minutua) y Ifrán.
Golak: 0-1, 16. minutua: Ifran; 1-1, 34. minutua: 2-1, 35. minutua: Hemed; 3-1, 37. minutua: Nunes; 4-1, 40.minutua: Castro; 5-1, 50. minutua: Alfaro; 6-1, 60.minutua: Hemed.

2012/01/09

El conquistador del fin del mundo

Atzo hasi zen ETB2-k urtero eskaintzen duen programa: El conquistador del fin del mundo. Lotsagarria da bertara joateko hartu zituzten pertsonak hartzea. Zenbat pertsonek egingo zuten casting-a? Zenbat pertsona egongo dira bertara joateko irrikitan? Zortzigarren edizioa dugu hau eta normala al da parte hartzen dituzten pertsonak okerretik txarrera joatea?

Audientzia kontuak izango dira, baina horrelako pertsonaiak Gran Hermanora bidal ditzatela eta ez bizirautea helburu duen lehiaketa batera. Edo hori suposatzen da behintzat.
Okerrena da ikusten jarraitzen dugula eta 24,9ko share-a izan zuela.

2012/01/06

Jeitsiera postuetatik aldendu nahian

Bihar arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Realaren eta Osasunaren arteko derbia Anoetan. Osasuna UEFA postuetan dago ligan izan dituen emaitza onei esker eta Reala ere fin aritu da Erregearen Kopako azkenengo partidan

www.elpais.com
Bihar arratsaldeko 18:00etan Realak jeitsiera postuetatik aldentzea izango du helburu, eta Osasunak, berriz, UEFA postuetan jarraitzea. Gorriek Camp Noun Bartzelonaren aurka jokatutako Kopako partida galdu zuten, baina horrek ez luke Iruñan dagoen giro ona zapustu behar. Bostgarren postuan jarraitzeko ahalegin guztiak egingo ditu Mendilibaren taldeak.

Reala konfiantzaz beteta itzuliko da Anoetara Mallorcaren aurka partida bikaina burutu ondoren. Irabaztea beharrezkoa dute jeitsiera postuen pisua gainetik kentzeko. Agirretxe, goleatzaile txuri-urdina, oso sasoi onean iritsiko da biharko partidura gorrien atea zeharkatzeko prest.

Deialdiak
Osasuna: Andrés Fernández, Asier Riesgo, Damiá, Lolo, Satrústegui, Miguel Flaño, Raitala, Sergio, Annunciata, Calleja, Cejudo, Lamah, Neukonam, Puñal, Timor, Ibrahima, Lekic, Nino

Real Sociedad: Bravo, Zubikarai. Estrada, Mikel González,, Ansotegi, Cadamuro, Demidov, Da la Bella, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Zurutuza, Elustondo, Aranburu, Mariga, Griezmann, Vela, Agirretxe, Ifrán

Erregeak Vs. Olentzero

Errege eguna heldu da eta aurten ez dira nire etxetik pasatu. Beste urte batzuetan etorri izan dira; hala ere, ez didate Olentzerok adina ilusiorik egiten. Errege eguna beste edozein egun baino aspergarriagoa da eta etxean manta batekin estalita geratzen naiz urtero. Olentzero desberdina da, beste ukitu bat ematen dio egunari. Pentsatu izan dut agian azterketak hurbil daudelako izan daitekeela, baina ez dut uste hori denik. Zer izango ote da?

Umetan erregeek ere ilusioa egiten zidaten, opariengatik seguruenik. Orain ilusio hori ez dut inondik ere aurkitzen. Errege eguna gabonen muga da eta horrek psikologikoki eragina izan dezakeela suposatzen dut. Bihar jada ez gara gabonetan egongo, baina denak berdin jarraituko du: atzo bezain gaizki batzuentzat, eta atzo bezain ongi beste apur batzuentzat. Ni hurrengo urteko Olentzero egunaren esperoan geratuko naiz...

2012/01/05

Overbooking-a libututegian

Urtarrilean egonik, azterketa garaia da ia unibertsitate-ikasle guztiontzat. Liburutegira joatera ohituta nago, baina ez da sekula egunotan besteko kaosik antzematen. Unibertsitatean klaseak bukatu eta gero, etxean bazkaldu eta liburutegira joaten naiz, arratsaldea aprobetxatzeko asmotan. 3retan, 4retan, 5etan edota 6etan joanda ere lekua soberan egoten da.

Orain urtarrila da, liburutegia astegunetan goizeko beratzietan irekitzen dute eta 9:20 direnerako ez da beste inortxo sartzen. Kartel handi bat dago ikasketa geletan: "ezin da lekurik erreserbatu". Inork ez dio kasurik egiten noski. Neska edo mutil bat heltzen da aurrena (suposatzen dut txandakatuko direla) eta beste 5 lekutan folioak uzten ditu beste inor eser ez dadin. Posible da arratsaldera arte pertsona horiek ez agertzea, baina behintzat beste batzuk lortu ez duten lekua izango dute. Eguerdian ere denek uzten dituzte koaderno eta apunteak mahai gainean eta etxera joaten dira bazkaltzera (ni barne). Urrea balio du urtarrilean liburutegian leku bat izateak, horretarako norbait hiltzeko kapazak izango ginatekeela pentsatzen hasia naiz.

Horrelakoa da ikasleon urtarrileko bizitza, etxetik liburutegira eta liburutegitik etxera. Grazia egiten dit egoerak, bertan zerbait oparitzen dutela ematen du eta.

Zorte on azterketetan!

2012/01/04

Final-laurdenetarantzara pausu erraldoia

Realak Erregearen Koparen hurrengo txandara pasatzeko abantaila handia lortu du Mallorcaren aurka 2-0 irabazi ondoren.

Final-laudernetarako sailkatzeko joaneko partida jokatu du gaur Realak Mallorcaren aurka Anoetan. Estuasun handiegirik gabe gainditu dute txuri-urdinek Mallorcako taldea. Mikel Aranburu kapitainak eta Imanol Agirretxek sartu dituzte golak.

Lehen zatia hasi bezain laster, 2. minutuan, gol aukera izan du Caparrós-en taldeak, Hemeden bitartez. Aurreneko minutuetan baloiaren kontrala izan dute, baina sakontasun handiegirik gabe.

Kontraeraso bati esker iritsi da Realaren nagusitasuna eta horrela, 17. minutuan Aranburuk gola sartu du. Eñaut Zubikai atezain txuri-urdinak erremate arriskutsu bat gelditu du eta kontraerasoan egin du Realeko kapitainak lehenengo gola. Aranburuk bikain baliatu du Agirretxeren pasea.

Gola sartu ondoren txuri-urdinek izan dute partidaren eta baloiaren kontrola eta Mallorcak ez du arrisku handiegirik sortu atsedenaldia baino lehen.
Bigarren zatiaren hasieran bi taldeek izan dituzte arriskua sortzeko aukerak, bi taldeek pare bat jaurtiketa arriskutsu egin dituzte. Bigarren zatiaren 10. minutuan sartu du gola Agirretxek. Aranburuk jaurteketaren ondore, aurrelariak Calatayud atezainaren aldaratzea aprobetxatu du bigarren gola sartzeko.

Joaquín Caparrosek lerroak aurreratu ditu golen bat sartu eta kanporaketa apur bat erraztu nahian. Mallorca Zubikarairen atera hurbildu arren, markagailuak berdin jarraitu du norgehiagoka amaitu denean.

Fitxa teknikoa:
Reala: Zubikarai; Estrada, Demidov, Mikel Gonzalez, De la Bella; Elustondo, Aranburu (Mariga, 81. minutua), Griezmann (Vela, 72. minutua), Prieto, Zurutuza; Agirretxe (Llorente, 77. minutua).

Mallorca: Calatayud; Cendros, Marti Crespi, Ramis, Pablo Caceres; Alfaro, Joao Víctor, Pep Marti (Tissone, 72. minutua), Tejera (Nsue, 46. minutua), Hemed (Abdon, 82. minutua); Alvaro.

Golak: 1-0, 17. minutua: Aranburu. 2-0, 55. minutua: Agirretxe.

2012/01/02

Agirretxek 2015era arte luzatu du kontratua

Orain dela ordu laurden pasatxo eman du berria klubak, beste albiste on bat errealzaleontzat. Imanol Agirretxe aurrelari bi urte gehiagoz luzatu du bere kontratua. Usurbildarrak 2005eko maiatzaren 8an debutatu zuen lehen taldearekin eta hurrengo jaurdunaldian, aste bete beranduago, sartu zuen bere lehen gola.
Kontratua 2013ko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion baina klubarekin akordio batera heldu ondoren, bi urte gehiagoz luzatu du Realarekin duen harremana.

Osasuna

Osasuna da urte berri honi eskatu nahi diodan gauza bakarra. Osasuna niretzat eta maite ditudan pertsona guztientzat. Osasuna izanik ezer gutxi faltako zaigu. Osasuna badugu edozer egiteko prest egon gaitezke. Osasunak zoriona ekar diezaguke. Osasuna da gure ardatz.

Ongi etorri 2012! Ekar iezaiguzu osasuna!