Mostrando entradas con la etiqueta astelehena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta astelehena. Mostrar todas las entradas

2013/05/05

Talde txuri-urdinak Valentziarengandik urrun mantendu nahi du

Getaferen aurka garaipena behar du Realak distantzia mantentzeko

Bihar 22:00etatik jokatuko da Getafe eta Realaren arteko partida Coliseum futbol zelaian. Txuri-urdinek Valentziarekiko duten distantzia mantendu nahi badute ezinbestekoa izango dute irabaztea. Getafek, aldiz, ez du datorren denboraldian Europan jokatzeko aukera baztertu nahi.

Joan den jardunaldiarekin alderatuta, Griezmann, José Ángel eta Javi Ros deialdian sartu dira. Elustondo, Xabi Prieto eta Illarra, aldiz, min hartuta daude eta zerrendatik kanpo geratu dira. 

www.eitb.com
Deialdiak:
Getafe:



Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Iñigo, Cadamuro, José Ángel, De la Bella,  Zurutuza, Rubén Pardo, Markel, Javi Ros, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro, Griezmann eta Ifrán


Epailea: Undiano Mallenco

2012/11/19

Realak egonkortasuna bilatuko du Rayoren aurka

Txuri-urdinek amaiera eman nahi diote Anoetako bolada txarrari

Montanierren mutilek ezin izan dituzte etxean jokatutako azken bi partidak irabazi, Atletico de Madrilen (0-1) eta Espanyolen (0-1) aurka. Aukera ona du Realak bolada txarrari amaiera emateko gaueko 21:30etan jokatuko duen Rayoren aurkako neurketan. Talde madrildarrak hogei urte daramatza txuri-urdinen etxean irabazi gabe. 

Jokalari garrantzitsuak bueltatu dira donostiarren zerrendara: Bravo, Zurutuza eta Griezmann.  Carlos Vela  eta Markel ere jokatzeko moduan aurkitzen dira. Montanierrek Jose Angel eta Javi Ros zerrendatik kanpo utzi ditu erabaki teknikoagatik. 

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel, Iñigo, De la Bella, Markel, Rubén Pardo, Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto, Agirretxe, Vela, Ifrán, Griezmann eta 'Chory' Castro

Rayo: Cobeño, Labaka, Piti, Gálvez, Delibasic, Tito, J.Fuego, Chori Domínguez, Adrián, Lass, Casado, Trashorras, Leo, Franco Vázquez, Amat, José Carlos, Rubén, Arana

Epailea: Mateu Lahoz

2012/10/29

Ez dago etxetik kanpo irabazterik! (2-2)

Bi aldiz joan da Reala markagailuan aurretik, baina ezin izan ditu hiru puntuan eskuratu

Txuri-urdinek lehen aldiz puntuatu dute etxetik kanpo, hala ere, ezin izan dituzte hiru puntuak eskuratu.  Realak 2-2ko berdinketa lortu du Valladoliden kontra Jose Zorrilla zelaian. Donostiarren bi golak Griezmannenak izan dira. Baina Ebert eta Oscar partida berdintzeaz arduratu dira. 

Realak bigarren minutuan izan du lehen aukera argia, baina 'Chory' Castroren jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da. Ondoren, Valladolideko taldea erasoan gogor sakatzen hasi da era Bergarak defentsa sendotu behar izan du. Etxeko taldeak falta batean izan du lehen abagune argia, baina Zubikaraik bikain desbideratu du Eberten jaurtiketa.
31. minutuan ere Ebertek urruneko jaurtiketa ona egin du, baina Zubikarain bi alditan gelditu du. Etxeko taldea gogor sakatzen ari zenean, Griezmannek 0-1ekoa jarri du markagailuan. Frantziarrak ederki aprobetxatu du korner baten aldaratzea markagailuan aurretik jartzeko. Pozak ez du asko iraun eta 43. minutuan Ebertek berdinketaren gola (1-1) egin du urruneko jaurtiketa batekin. Berdinduta joan dira bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatiaren hasieran txuri-urdinak erasoan sakatzen hasi dira. 47. minutuan Griezmannek aukera argia izan du, baina baloia langara joan da. Realak Valladolid atzean sartu du eta 57. minutuan frantziar gazteak 1-2koa jarri du La Pucela zaharreko markagailuan. Griezmannek urruneko jaurtiketa batekin gainditu du Dani Hernandez.
Djukicen taldeak gogor presionatu du golaren ostean, baina ez da aukera argirik egon. Hala ere, Oscarrek berdinketaren gola (2-2) lortu du 74. minutuan Zubikari buruz gaindituta. Valladolideko taldea azkenengo minutura arte gogor aritu da erasoan, baina Montanierren mutilek ederki eutsi dute defentsan. Neurketako azkengo abagunea Jose Angelek izan du zelai erditik baloia jaurti ondoren, baina Dani Hernandezek gelditu ikusgarri batekin desbideratu du baloia. Azkenean, 2-2koarekin iritsi da partidaren amaiera. 

Fitxa teknikoa:

Valladolid: Dani Hernandez; Rukavina, Rueda, Marc Valiente, Balenziaga; Ebert, Alvaro Rubio (Neira, 65. minutua), Victor Perez, Omar (Bueno, 60. minutua); Oscar eta Guerra.
Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Illarramendi, Griezman (Pardo, 78. minutua); Castro (Jose Angel, 73. minutua), Vela (Prieto, 66. minutua), eta Agirretxe.
Golak: 0-1: 36. minutua, Griezmann. 1-1: 43. minutua, Ebert. 1-2: 56. minutua, Griezmann. 2-2: 75. minutua, Oscar.