Mostrando entradas con la etiqueta Los Cármenes. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Los Cármenes. Mostrar todas las entradas

2012/12/16

Golik gabeko berdinketa Granadan (0-0)

Gol aukera urriko neurketa jokatu da 'Los Carmenes' zelaian

Montanierren mutilek beste puntu bat lortu dute Granadan, honekin zazpi partida daramatzate galtzea zer den jakin gabe. Oro har, bi taldeek jokatu dute norgehiagoka eskasa, erasoan sakatu beharrean atzean geratu dira. 

Lehen zatian bi gol aukera argi besterik ez dira egon, talde bakoitzak bat. Etxeko taldeak partidaren aurreneko minutuetan izan du abagunea, baina Claudio Bravok bikain erantzun dio Ighaloren erremateari. Txuri-urdinen aukera Ifranek izan du 30. minutuan, baina Robertok errematea gelditu du. Horrenbestez, lehen zatiak ez du gehiagorako eman eta atsedenaldia heldu da. 


Bigarren zatiaren hasiera Realak agindu badu ere, ez du arrisku handirik sortu. Zurutuzak eta Griezmannek arriskuarekin heldu dira Granadaren areara, baina zorterik gabe. Bigarren zatia aurrera joan ahala, etxeko taldeak hobera egin du, baina ez dute markagailua aldatzerik lortu. Horrela, 0-0ko markagailuarekin adierazi du epaileak partidaren amaiera. 

Fitxa teknikoa:
Granada: Roberto, Nyom, Siqueira (Angulo, 71. minutua), Iñigo Lopez, Mainz, Siqueira, Iriney, Mikel Rico, Brahimi (El Arabi, 62. minutua), Torje (Jaime Romero, 69. minutua), Dani Benitez eta Ighalo.

Reala: Bravo, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De laBella, Illarra, Zurutuza (Ruben Pardo,71. minutua), Xabi Prieto, Griezmann (Castro, 75. minutua), Vela eta Ifran (Agirretxe, 81. minutua).

2012/12/15

Reala Europa Leagueko postuetara hurbiltzen saiatuko da Granadan

Txuri-urdinentzat 'Los Carmenes' ez da zelai ona

Realak Granadan orain artean izan duen zorte txarra alde batera uztea bilatuko du, 20:00etatik aurrera. Hiru puntuak lortuz gero Montanierren mutilek oso gertu izango dituzte Europa Leaguen jokatzea ahalbidetzen duten postuak.

Getaferen aurkako partidarekin konparatuz, aldaketa bakarra dago deialdian. Carlos Vela, zigorra beteta, sartu da Javi Rosen ordez. Cadamudo, Elustondo eta Markelen errekuperazio prozesuak aurrera doazen arren, deialdian sartzeko goizegi dela adierazi du Montanierrek. 

http://rincondelforero.wordpress.com


Deialdiak:
Granada: Toño, Roberto, Juanma Ortiz, Diakhaté, Iñigo López, Diego Mainz, Sigueira, Brayan Angulo, Nyom, Brahimi, Mikel Rico, Yebda, Iriney, Torje, Jaime Romero, Dani Benítez, Youssef El-Arabi, Ighalo eta Darwin Machís

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Iñigo, De la Bella, Jose Angel, Illarra, Rubén Pardo, Zurutuza, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifrán, 'Chory' Castro eta Griezmann 


Epailea: Teixeira Vitienes

2012/02/20

Reala punturik gabe geratu da Granadan

Punturik gabe geratu dira donostiarrak Granadan (4-1). Teixeirak Illarramendiri txartel gorria erakutsi ondoren txuri-urdinek ez dute erreakzionatzeko gaitasunik erakutsi.

Realak porrot mingarria jaso du Los Cármenes futbol zelaian, Illarramendiren kanporatze eztabaidagarriak neurketa erabat baldintzatu ondoren. Montaneirren taldea desagertu egin da bigarren zatian eta Granadak Reala jipoitzeko aprobetxatu du.
www.eitb.com

Lehen zatia erritmo biziz hasi da eta bi taldeek izan dituzte gol aukerak. Horrela, Realak 11. minutuan lehengoa sartu du korner batean, Iñigo Martinezek buruz baloia Robertoren sareetan kokatu du. Hala ere, txuri-urdinen pozak minutu bat besterik ez du iraun. Beste korner baten Iñigo Lopezek berdinketaren gola egin du burukada baten bidez.
Montaneirren mutilek gola sartu aurretik egindako falta bat eskatu dute, baina alferrik izan da. Berdinketaren ostean erritmoak behera egin du nabarmen. Martins Granadako erdilariak baloi asko jaso ditu lero artean eta Iñigo Lopezek erdiraketa guztiak errematatu ditu, baina ez du beste golik sartu. Lehen zatia azken minutuetan guztiz okertu zaie txuri-urdinei. Illarramendiri txartel gorria atera dio epaileak, txuri-urdinak Granadako jokalari bati sarrera itsusia egin ondoren.

Atsedenaldiaren ondoren gauzak are gehiago okertu dira. Granadak aurrea hartu du Jarak 57. minutuan gol ikusgarria sartu eta gero. Argentinarraren golak lana erraztu die andaluziarrei, Realak ez baitu erreakzionatu.
Horrela, Uchek erabakita utzi du norgehiagoka 61. minutuan 3-1ekoa jarri ondoren. Laugarrena ere berak sartu du 87. minutuan.
Fitxa teknikoa:
Granada: Roberto; Nyom, Siqueira, Iñigo Lopez (Mainz, 65. minutua), Borja Gomez; Fran Rico, Mikel Rico, Martins (Jaime Romero, 77. minutua) Abel Gomez; Franco Jara eta Ighalo (Uche, 58. minutua).
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Cadamuro, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez (Ruben Pardo, 77. minutua); Aranburu, Bergara, Illarra, Griezmann (Ifran, 71. minutua); Xabi Prieto eta Agirretxe (Vela, 66. minutua).
Golak: 0-1, 11. minutua: Mikel Gonzalez. 1-1, 12. minutua: Iñigo Lopez. 2-1, 57. minutua: Franco Jara. 3-1, 61. minutua: Uche. 4-1, 87. minutua: Uche.