Mostrando entradas con la etiqueta Unai Emery. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Unai Emery. Mostrar todas las entradas

2013/05/18

Pausu bat gehiago Txapeldunen Ligarantza (1-2)

Realak urrezko garaipena lortu du Sevillaren aurka

Txuri-urdinek Sanchez Pizjuan zelaian Sevillaren aurka 1-2 irabazi ondoren, datorren denboraldian Txapeldunen Ligan jokatzea ahalbidetzen duen laugarren postuan jarraitzen dute. Valentziak ez du Getaferen aurrean hutsik egin eta 0-1 irabazi du. Beraz, bi taldeak puntuetara berdinduta daude, baina averagea donostiarren aldekoa da. 

Partida bizi hasi da eta lehenengo gola 9. minutuan heldu da. Rakiticek Bravo ederki gainditu eta Sevilla markagailuan aurretik jartzea lortu du (1-0). Bigarren gola ere Kroaziarrak egin du, baina oraingoan atez erratu eta nahigabe Realarentzat egin du gola, markagailuan 1-1eko berdinketa ezarriz. 

Txuri-urdinek bigarrena egin nahi izan dute kosta ala kosta eta 24. minutuan Agirretxek 1-2koa egitea lortu du. Carlos Martinezen erdiraketa bat ederki aprobetxatu du usurbildarrak eta Betok ezin izan du baloia desbideratu. Ondoren, Rakitic beste gol bat egiteko zorian egon da, baina Claudio Bravok bikain gelditu du baloia. 33. minutuan, Agirretxek aukera argia izan du, baina Sevillako atezainak kornerrera bidali du. Atsedenaldia 1-2ko markagailuarekin iritsi da. 


Bigarren zatian, Montanierren mutilek dezente sufritu dute, batez ere estrategiazko jokaldietan. Negredo izan da gola sartzeko abagune gehien izan dituena. Hala ere, ez du Claudio Bravo gainditzea lortu. 60. minutuan Carlos Velak hirugarrena egiteko aukera paregabea izan du, baina Betok gelditu ikusgarria egin du. 

Minutu gutxira, 68. minutuan, Cala partida berdintzeko zorioan egon da, baina bere errematea langa gainetik kanpora joan da. Sevilla gogor saiatu da berdinketa lortzen eta defentsa txuri-urdinak lan eskerga izan dute partidaren amaieran. 83. minutuan Realaren aukerarik argiena iritsi da, Griezmann 1-3koa egiteko puntuan egon da, baina, berriz ere, Betok kornerrera bidali du baloia. Azkenean Realak lortu ditu hiru puntuak. 


Fitxa teknikoa:
Sevilla: Beto; Coke (Cicinho, 66. minutuan), Cala, Fernando Navarro, Alberto Moreno; Medel (Stevanovic, 88. minutuan), Rakitic, Kondogbia; Jesus Navas, Perotti (Baba, 66. minutuan); eta Negredo. 

Reala: Claudio Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martínez, Cadamuro, De la Bella; Illarramendi (Javi Ros, 88. minutuan), Bergara, Xabi Prieto; Griezmann (Chory Castro, 88. minutuan), Carlos Vela (Estrada, 79. minutuan) eta Agirretxe. 


Golak: 1-0, 10. minutuan: Rakitic. 1-1, 16. minutuan: Rakitic, bere atean. 1-2, 24. minutuan: Agirretxe.

Realak laugarren postua mantendu nahi du

Txapeldunen ligak txuri-urdinen esku jarraitzen du 

Gaur gaueko 22:00etatik aurrera jokatuko da Sánchez Pizjuan zelain Sevilla eta Realaren arteko partida. Txuri-urdinek laugarren postuan jarraitu nahi badute, ezinbestekoa dute andaluziako taldearen aurka irabaztea. Izan ere, Valentziak ez du hutsik egin Getafen aurka 0-1 irabazi ondoren. 

Javi Ros, Ansotegi eta Illarramendi deialdira itzuli dira. Mikel, aldiz, zerrandik kanpo geratu da zigortuta. Zurutuza eta José Ángel erabaki teknikoagatik geratu da kanpoan. Elustondok errekuperaketa prozesuarekin jarraitzen du. 
www.sevillafc.es

Deialdiak:
Sevilla: 

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel, Iñigo, Ansotegi, Cadamuro, De la Bella, Rubén Pardo, Markel, Illarra, Javi Ros, X. Prieto, Vela, Agirretxe, 'Chory' Castro, Griezmann eta Ifrán


Epailea: Álvarez Izquierdo

2012/05/13

Garaipen batekin esan dio agur Aranburuk Realari

Realak Valentziari 1-0 irabazi dio Anoetan Griezmannen gol bati esker. Eguneko protagonista, Mikel Aranburu, 76. minutuan aldatu dute, zaleek agur hunkugarria eman diote.

Mikel Aranburu agurtzeko eguna izan da. 2011-2012 denboraldiko azken jaurdunaldia izan da, eta honekin batera Mikel Aranbururen azken partida talde txuri-urdinarekin. Jon Maia eta Amets Arzallusen bertsoak eta txalo zaparradak izan dira protagonistak Anoetan. Valentziaren entrenatzaile bezala Unai Emeryren azken partida ere izan da.



Partida ez du tentsio handirik izan, batez ere lehen zatian. Bi taldeek ez zuten ezer jokoan eta lehen 45 minutuetan zian diren gol aukerak urriak izan dira. Valentziak askoz hoebto hasi du neurketa, baina ez du aukera argirik izan. Montanierren mutilak 15. minuturik aurrera esnatu dira; ez dute abagunerik izan, baina Vela kanpoko jaurtiketen bidez saiatu da. Atsedenaldira golik gabe iritsi dira bi taldeak.

Bigarren zatia erritmo biziagoarekin hasi da. Bi taldeek jo dute erasora eta 50. minutuan Pablo Hernandezek zutoinera bidali du jaurtiketa. Pixkanaka, talde txuri-urdina bere jokoa hobetuz joan da eta 62. minutuan gola sartzetik gertu egon da Reala. Zurutuzak pase ederra eman dio Estradari, hau area barruan sartu, baina Alves atezainak kornerrera bidali du baloia. 63. minutuan iritsi da txuri-urdinen gola, Xabi Prietok pase bikain bat eman dio Griezmanni eta honek ez du ate aurrean kalee egin.

76. minutuan Realeko historian sartu da, Aranburuk erretiroa hartu baitu. Kapitaina txalo zaparrada artean irten da zelaitik eta erreleboa eman zion bere ordezkoa izan daitekeen Ruben Pardori. Azken minutuetan ez da aukera argirik egon eta norgehiagoka 1-0ko emaitzarekin bukatu da. Garaipen honekin, Realak 74 punturekin bukatu du denboraldia.




Fitxa teknikoa:
Reala: Bravo; Estrada (Llorente, 76. minutuan), Ansotegi, Demidov, De la Bella; Aranburu (Ruben Pardo, 76. minutuan), Illarramendi; Vela (Llorente, 85. minutuan), Zurutuza, Griezmann; eta Agirretxe (X. Prieto, 56. minutuan).


Valentzia: D. Aaves; Jordi Alba, Dealbert, R. Costa, Bruno; T. Costa, Maduro; J. Bernat (Piatti, 59. minutuan), Feghouli (Jonas, 59. minutuan), Pablo Hernández (Paco Alcácer, 77. minutuan); eta Aduriz.


Gola: 1-0, 63. minutuan: Griezmann.

2012/05/12

Iritsi da Mikel Aranbururi agur esateko unea

Gaur Anoetan agurtuko dute Mikel Aranburu kapitaina Realeko zaleek Valentziaren aurka jokatuko den partidan. 

Gaur jokatuko da denboraldiko eta Mikel Aranbururen azken partida Valentziaren aurka Anoetan 20:00etan. Unai Emeryrentzat ere azken neurketa izango da Valentziako entrenatzaile moduan. Litekeena da Philippe Montanierrek hasirako hamaikakoan jartzea Aranburu. Carlos Velarentzat ere Realarekin azken partida izan daiteke, bere etorkizuna ez baitago argi. Entrenatzaile frantziarrekin, berriz, ez dago klarki zer gertatuko den, zale batzuk berain dimisioa eskatzen duten arren.

www.mundodeportivo.com

Valentziak ere ez du ezer jokoan, jada ziurtatuta daukate hirugarren postua. Anoetakoa azken partida izango da Unai Emeryrentzat Valentziako taldeko entrenatzaile gisa. Hondarribitarrak Spartak Moskva entrenatuko du datorren denboraldian.

Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Demidov, Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella, Xabi Prieto, Rubén Pardo, Illarra, Aranburu, Zurutuza, Griezmann, Vela, Ifrán, Agirretxe, Llorente

Valentzia: Alves, Cristiano, Barragán, Bruno, Dealbert, Ricardo Costa, Victor Ruiz, Jordi Alba, Maduro, Tino Costa, Parejo, Bernat, Feghouli, Piatti, Pablo Hernández, Aduriz, Jonas, Alcácer

Epailea: Pérez Montero