Mostrando entradas con la etiqueta Balmaseda. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Balmaseda. Mostrar todas las entradas

2012/10/14

Ibon Ajuriak irabazi du Balmasedako kanporaketa

Balmasedako Klaret Antzokian jokatu da 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa gaur arratsaldean. Ibon Ajuria izan da nagusi 431,5 punturekin. Beraz, Ajuria zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Behin-behinean puntuazioz sailkatuta dauden bost bertsolariak Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Imanol Uria, Xabier Enbeita eta Eñaut Uruburu dira. 

Hurrengo asteburuan, legebiltzarreko hauteskundeak direla eta, ez da kanporaketarik izango. Beraz, hirugarren kanporaketa hilaren 27an, zapatua, jokatuko da Mungiako Olalde Aretoan. Ander Elortegi, Fredi Paia, Iñaki Iturriotz, Malen Amenabar, Peru Vidal eta Txaber Ormazabal izango dira bertan kantatuko duten sei bertsolariak.

Balmasedako puntuazioak:
Ibon Ajuria 431,5
Gorka Ostolaza 413
Eñaut Uruburu 354
Xabat Galletebeitia 349,5
Ander Salaberria 329
Itxaso Paia 319

www.bizkaikotxapelketa.biz

2012/10/07

Iratxe Ibarrak irabazi du Berriatuako kanporaketa

Berriatuan hasi da gaur 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bertan jokatu den lehenengo kanporaketan Iratxe Ibarra nagusitu da 450 punturekin. Beraz, Markinarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Beste bost bertsolariek sailkapenaren arabera izango dute aukera. 

Hurrengo kanporaketa datorren domekan izango da Balmasedako Klaret antzokian, 17:30ean. Bertan kantatuko dute Ander Salaberria, Eñaut Uruburu, Gorka Ostolaza 'Potxis', Ibon Ajuria, Itxaso Paia eta Xabat Galletebeitiak. 

Berriatuako puntuazioak:
Iratxe Ibarra 450
Arrate Illaro 402
Imanol Uria 371,5
Xabier Enbeita 357,5
Jone Larrinaga 346
Inazio Vidal 340

www.bizkaikotxapelta.biz

2012/10/04

Berton da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Domekan ospatuko da lehen kanporaketa Berriatuan

Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 38 bertsolarik hartuko dute parte. 'BaDaGaRa' izango da txapelketako leloa, Joseba Santxok sortua. Txapelketako sintonia eta bideoklipa, aldiz, Gernikako Audience taldeak sortu ditu. Parte-hartzaileen artean aurretik txapeldun izandako Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes aurkitzen dira. 

Asteburu honetan hasi eta abendura arte, bost kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dira. Kanporaketetako irabazleak zuzenean igaroko dira finalaurreetara era gainontzekoak puntuazioaren arabera erabakiko dira. Finalaurreetan berdina gertatuko da, hiru irabazleek zuzenean lortuko dute finalerako txartela, gainontzeko bostak puntuazioaren arabera igaroko dira. Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 15ean izango da. Aurten Bilboko Miribillan egindo dute, BECen beharrean. 

Domekan, Berriatuako frontoian jokatuko dute Iratxe Ibarra, Arrate Illaro, Imanol Uria, Xabier Enbeita, Jone Larrinaga eta Inazio Vidalek txapelketaren lehenengo kanporaketa, 17:30ean. Leire Bilbao arituko da gai-jartzaile lanetan.

Egutegia:
Kanporaketak
Urriaren 7an, domeka, Berriatuako frontoian 17:30ean
Urriare 14an, domeka, Balmasedako Klaret Antzokian, 17:30ean
Urriaren 27an, zapatua, Mungiako Olalde aretoan, 17:30ean
Urriaren 28an, domeka, Sopelako frontoian, 17:30ean
Azaroaren 4an, domeka, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan, 17:30ean

Finalaurrekoak
Azaroaren 18an, domeka, Basauriko kiroldegian, 17:30ean
Azaroaren 25ean, domeka, Durangoko Landako Gunean, 17:30ean
Abenduaren 2an, domeka, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, 17:30ean

Finala
Abenduaren 15ean, zapatua, Bilboko Miribilla kiroldegian, 17:30ean


Bideoklipa