Mostrando entradas con la etiqueta Leire Aurrekoetxea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Leire Aurrekoetxea. Mostrar todas las entradas

2012/11/18

Arkaitz Estiballesek lortu du finalerako lehen txartela

Basauriko polikiroldegian jokatu da 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Arkaitz Estiballes nagusitu da 596 punturekin eta finala jokatzeko txartela lortu du 500 lagunetik gora bildutako aretoan. Gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finala jokatzeko sailkatzeko aukera.  

Bigarren finalaurrekoa hurrengo domekan, azaroak 25, jokatuko da Durangoko Landako Gunean. Arrate Illaro, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Gorka Ostolaza 'Potxis', Igor Elortza eta Jone Uriak kantatuko dute Leire Bilbaoren esanetara.

Basauriko puntuazioak:
Arkaitz Estiballes 596 
Onintza Enbeita 523
Oihana Bartra 509
Eneko Abasolo "Abarkas" 489,5
Gorka Lazkano 469
Iñaki Iturriotz 448

www.bizkaikotxapelketa.biz

2012/10/14

Ibon Ajuriak irabazi du Balmasedako kanporaketa

Balmasedako Klaret Antzokian jokatu da 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa gaur arratsaldean. Ibon Ajuria izan da nagusi 431,5 punturekin. Beraz, Ajuria zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Behin-behinean puntuazioz sailkatuta dauden bost bertsolariak Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Imanol Uria, Xabier Enbeita eta Eñaut Uruburu dira. 

Hurrengo asteburuan, legebiltzarreko hauteskundeak direla eta, ez da kanporaketarik izango. Beraz, hirugarren kanporaketa hilaren 27an, zapatua, jokatuko da Mungiako Olalde Aretoan. Ander Elortegi, Fredi Paia, Iñaki Iturriotz, Malen Amenabar, Peru Vidal eta Txaber Ormazabal izango dira bertan kantatuko duten sei bertsolariak.

Balmasedako puntuazioak:
Ibon Ajuria 431,5
Gorka Ostolaza 413
Eñaut Uruburu 354
Xabat Galletebeitia 349,5
Ander Salaberria 329
Itxaso Paia 319

www.bizkaikotxapelketa.biz