Mostrando entradas con la etiqueta Bilbo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bilbo. Mostrar todas las entradas

2012/10/04

Berton da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Domekan ospatuko da lehen kanporaketa Berriatuan

Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 38 bertsolarik hartuko dute parte. 'BaDaGaRa' izango da txapelketako leloa, Joseba Santxok sortua. Txapelketako sintonia eta bideoklipa, aldiz, Gernikako Audience taldeak sortu ditu. Parte-hartzaileen artean aurretik txapeldun izandako Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes aurkitzen dira. 

Asteburu honetan hasi eta abendura arte, bost kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dira. Kanporaketetako irabazleak zuzenean igaroko dira finalaurreetara era gainontzekoak puntuazioaren arabera erabakiko dira. Finalaurreetan berdina gertatuko da, hiru irabazleek zuzenean lortuko dute finalerako txartela, gainontzeko bostak puntuazioaren arabera igaroko dira. Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 15ean izango da. Aurten Bilboko Miribillan egindo dute, BECen beharrean. 

Domekan, Berriatuako frontoian jokatuko dute Iratxe Ibarra, Arrate Illaro, Imanol Uria, Xabier Enbeita, Jone Larrinaga eta Inazio Vidalek txapelketaren lehenengo kanporaketa, 17:30ean. Leire Bilbao arituko da gai-jartzaile lanetan.

Egutegia:
Kanporaketak
Urriaren 7an, domeka, Berriatuako frontoian 17:30ean
Urriare 14an, domeka, Balmasedako Klaret Antzokian, 17:30ean
Urriaren 27an, zapatua, Mungiako Olalde aretoan, 17:30ean
Urriaren 28an, domeka, Sopelako frontoian, 17:30ean
Azaroaren 4an, domeka, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan, 17:30ean

Finalaurrekoak
Azaroaren 18an, domeka, Basauriko kiroldegian, 17:30ean
Azaroaren 25ean, domeka, Durangoko Landako Gunean, 17:30ean
Abenduaren 2an, domeka, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, 17:30ean

Finala
Abenduaren 15ean, zapatua, Bilboko Miribilla kiroldegian, 17:30ean


Bideoklipa




2012/09/27

Greba Orokorra I26

Greba deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izandako jarraipenarekin. Bilbon 800m inguruko manifestazio jendetsua izan zen, Laura Mintegi, EH Bilduko lehendakarigaia, besteak beste, bertan zelarik.

Atzoko Greba Orokorraren balorazio positiboa egin dute eragileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE, HIRU, CGT eta CNT, hainbat gizarte-kolektiborekin batera). Bilbo, Donostia, Iruña eta Gasteizen izandako manifestazioetan 110.000 pertsonek parte hartu zutela adierazi dute. 

Bilboko manifestazioa, esaterako, "Euskal Herrian murrizketarik ez" lelopean abiatu zen eguerdiko 12:30etan, Moyua plazatik Jesusen Bihotzeraino. Helmugara iritsitakoan, jendetza Moyu plazaraino ikus zitekeen (800m inguru). Ekitaldian ELA eta LABeko idazkari nagusiak, Adolfo Muñoz, Txiki, eta Ainhoa Etxaide, hurrenez hurren, entzuteko aukera egon zen. Alderdiak eta euskal erakundeak murrizketen aurrean desobenditzera eta hauei kontra egitera estutu zituzten. 

Juaris25

Bilboko manifestaziora gerturatutakoen artean, Laura Mintegi, EH Bilduko lehendakarigaia, zegoen. Egindako adierazpenetan Greba Orokorra subiranotasuna eta justizia soziala lortzeko beste pauso bat dela esan zuen. Hiru urteran egin den bostgarren Greba Orokorra dela ere gogorarazi du, "egoera larria" dela azpimarratuz. 

Juaris25

Greba Orokorraren jarraipena martxokoa baino murritzagoa, baina hala ere "gogoangarria" izan zela esan jakinarazi dute deitzaileek.