Mostrando entradas con la etiqueta kazetaritza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kazetaritza. Mostrar todas las entradas

2012/10/29

Paperezko egunkarien gainbehera

Ez da gauza berria paperezko egunkarien salmenten beherakada. Hamarkada bat baino gehiago pasatu da Internet gure etxeetara etorri zenetik. Ordutik Interneten garapen azkarraz gain, hainbat teknologia berri asmatu dira: smartphonak, tabletak... Zihurrenik hamar urte barru ez da paperezko prentsarik egongo edo behintzat ez gaur bezain beste ale. 

Mugikor eta tabletentzat gero eta aplikazio gehiago daude; hauek berriak modu erraz eta azkarrean eskuratzeko aukera ematen dute. Gaur egun mundua oso azkar mugitzen da, beraz, gehienok bilatzen ditugun ezaugarriak erosotasuna eta bizkortasuna dira. Horretaz gain, ez da ahaztu behar krisi garaian gaudela, zertarako ordaindu doan eskura badezakegu? 

2011/12/24

Askatasunaz gozatuz

Aupa denoi!

Hau ez da nire lehenengo bloga, ezta gutxiagorik ere. Beste hiru blog ere baditut, musikaren ingurukoa lehenengoa; bertsolaritzari buruzkoa bigarrena eta hirugarrena, politikaren inguruko erreportai, kronika, zein albisteak biltzen dituena.

Ez dut beraietan idazten jarraitzen, horregatik erabaki dut laugarren hau hastea. Gai libreei buruz idaztea da nire nahia, edozein kazetaritza genero jorratuz, inolako mugarik jarri gabe. Kirola, politika, kultura, ekonomia, Euskal Herria, mundua edota bizitza beraren inguruko sarrerak aurki ditzakezue bertan (aspertzen naizen arte, noski).

Kazetaritza ikasten hasi nintzenetik asko baloratzen dudan ezaugarria da askatasuna. Askoz zailagoa da kazetaritza ona egitea mugak jartzen dizkizutenean. Estilo librea dut gogoko, nire estiloa. Ez dakit idazten dudana ona edo txarra izango den, baina gustora sentitzen naiz eta suposatzen dut hori dela garrantzitsuena.

Espero dut idatzitakoarekin gozatzea!