Mostrando entradas con la etiqueta Bernar Mandaluniz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bernar Mandaluniz. Mostrar todas las entradas

2012/12/16

Arkaitz Estiballesek bigarrenez jantzi du Bizkaiko txapela

Galdakaoztarrak irabazi du BaDaGaRa Igor elortzarekin buruz burukoa jokatu ondoren

Hiru puntuko aldearekin irabazi du Arkaitz Estiballesek 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Galdakaoztarrak 899 puntu lortu ditu eta 896 Igor Elortzak. 5000 bat bertsozale bildu dira Miribillako Bilbao Arenan, Zuriñek Iarrituk irabazlearen izena esan duenean emozioantu eta negarrez hasi da Estiballes eta txalo batean publikoa.

www.naiz.info

Buruz burukoa jokatu duten bertsolarien atzetik sailkatu dira Fredi Paia (506,5), Jone Uria (500), Onintza Enbeita (494,5), Miren Amuriza (490,5), Iratxe Ibarra (485,5) eta Etxahun Lekue (474). Txapela lortzeko faboritoa izan da Estiballes, orain dela bi urte txapela lortzeaz gain, finalaurrekotan alde nabarmenarekin puntuazio altuena lortu zuelako ere.

Gaurko txapelduna Bizkaiko Bertsolari Txapelketako beste txapeldun batzuen pare jarri da: Unai Iturriaga (1994 eta 1996), Balendin Enbeita (1958 eta 1959) eta Jon Enbeita (1990 eta 1992). Estiballesek 2000. urtetik hona jokatu diren final guztietan kantatu du. 

www.bizkaikotxapeketa.biz

Joxe Agirre finaleko protagonistetako bat izan da, azpeitiko bertsolaria finala hasi baino ordu batzuk lehenago hil baita. Zuriñe Iarritu aritu da aurkezle lanetan; gai-emolea, berriz, Bernar Mandaluniz izan da. Bilbao Arenako epaimahaia Josu Telleriak, Jon Jaiok, Gorka Intxaurbek, Jurgi Fuentesek, Mirali Azulak eta Iñaki Aurrekoetxeak osatu dute. 

Transmisioa izan du ardatz BaDaGaRa-k, beraz, Bizkaiko Bertsozale elkarteak horretan Jon Lopategik egin duen lana eskertzeko asmoz, berak jantzio dio txapela Bizkaiko aurtengo txapeldunari.

2012/12/02

Miren Amuriza eta Iratxe Ibarra Gernikatik finalera

Miren Amuriza azken finalaurrekoa irabazita eta Iratxe Ibarra puntuazioz sailkatu dira finalerako

Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian jokatu da 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Miren Amuriza nagusitu da 563,5 punturekin eta finala jokatzeko txartela lortu du. Beste bi finalaurrekoak irabazita, Arkaitz Estiballes eta Etxahun lekue daude finalareko zuzenean sailkatuta. Horietaz gain hauek dira puntuazioz sailkatu diren bost bertsolariak: Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita.

Finala abenduaren 15ean jokatuko da Miribillako Bilbao Arenan, arratsaldeko 17:30etan. Bernar Mandaluniz eta Zuriñe Iarritu aurkezleekin batera, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Fredi Paia, Miren Amuriza, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira ohildatza gainera.


www.bizkaikotxapelketa.biz
Durangoko puntuazioak:
Miren Amuriza 533
Iratxe Ibarra 529
Beñat Ugartetxea 514,5
Ibon Ajuria 506,5
Peio Ormazabal 499,5
Joseba Artza 'Urta' 495

2012/10/27

Fredi Paiak irabazi du Mungiako kanporaketa

Mungiako Olalde Aretoan jokatu da 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa gaur arratsaldean. Fredi Paia izan da nagusi 443,5 punturekin. Beraz, algortarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Behin-behinean puntuazioz sailkatuta dauden bost bertsolariak Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Iñaki Iturriotz, Ander Elortegi eta Imanol Uria dira. 

Hurrengo kanporaketa bihar, hilak 28, jokatuko da Sopelako frontoian. Ekaitz Larrazabal 'Katxo', Gari Sarriugarte, Gorka Lazkano, Igor Elortza, Joseba Artza 'Urta' eta Nerea Ibarzabalek kantatuko dute Zuriñe Iarrituren esanetara.


Mungiako puntuazioak:
Fredi Paia 443,5
Iñaki Iturriotz 393,5
Ander Elortegi 377
Malen Amenabar 370,5
Txaber Ormazabal 352
Peru Vidal 345

www.bizkaikotxapelketa.biz